Genero berdintasunaren gaia landu du Pixar animazio etxeak bere azken film laburrean; Kristen Lesterrek zuzenduta, Purl-ek artilezko bola baten istorioa kontatzen du. Bere lehen lan egunean gizonek menderatutako bulegoa topatuko du, eta lankideekin nolabait konektatu ahal izateko, azkenean bera ere gizonen jarrera imitatzen hasten da. Hain zuzen, Lesterrek halako bizipenak izan zituen bere lehen lanetan animazioaren munduan; beste emakumeekin lanean hasi zen arte ez zen konturatu zenbateraino moldatu zuen bere izaera, jarrera eta janzkera gizonek harturiko mundu laboral horrekin bat etortzeko.

'Purl': genero berdintasuna, Pixarren eskutik

2019/02/07