Petti musikari beratarra bere disko berria aurkeztear da (Manipulazio Estrategiak, 2020) eta hori dela eta, lehen aurrerapena eskaini digu. Konfinamendu garaian sortutako bideo hau zaldien irudi ederrekin osatu dute Bira Produkzioakeko lagunek. Hitzak berriz, Harkaitz Canorenak dira eta ahotsetan Maite Larburu entzun daiteke. 

Abesti dotoreak harrera bikaina izan du eta Kike Amonarriz bera liluratu du, hauxe txiokatu baitu: Zaldien dotorezia eta indarra du abestiak, trosta-erritmo gozoa eta irrintzi-hitz harkaiztar sarkor eta zorrotzak. Zuzenean eta beste abestiekin batera entzuteko zain! Ez zaio arrazoirik falta. 

Petti - "Zaldi Emozionalak"

2020/05/06