Egunotan kontzertuak online eta doan eskaintzen ikusi ditugu musikariak; ekimena polita da, baina kontzertuak bertan behera gelditu diren garaiotan, musikari eta artistek diru iturri berriak behar dituzte. Behar horri erantzuna topatzeko helburuz, Xabi Bandinik ekimen berri bat helarazi die bere jarraitzaileei, edukien sorkuntzarako laguntza ekonomikoaz lagundu dezaten.

Taldearen ekimena, Komunitate Garaiezina, jarraitzaileen laguntza ekonomiko eta partaidetza lortu nahi du harpidetza plataforma baten bitartez koronobirusak eragindako emanaldien etenaldiari aurre egiteko eta taldeak sortuko dituen edukiak ahalbidetzeko.

Aurreko taldearekin, Kerobia, crowdfunding bidez ateratako Supernova albumaren ildotik dator oraingo taldearen ekimen hau, non PATREON plataforman martxan jarri den eta harpidedunei hilean 2 euroren truke, bideoak, kantak edo elkarrizketa bezalako edukiak bidaliko zaizkien, batzuk era esklusiboan eta beste batzuk publikoak izango direnak. Gainera harpidedunek aukera izango dute iradokizunak egin eta parte hartzea izateko egingo diren lanetan.

Plataformak jada baditu harpidedunendako esklusiboak diren edukiak, azkeneko BIBA! biraren zuzeneko kontzertu oso bat alegia.

PATREON-era batu da Xabi Bandini!

2020/03/27