Duela urtebete estreinatu zuten, eta orain, sarean osorik eskegi dute Pasaiako Badia film dokumentala. Oinatzak Produkzioak zabaldua, 1984ko martxoaren 22an Pasaiako Badian jazotako gertaerak ditu oinarri Pasaiako Badia dokumentalak. Bertan, poliziak Pedro Mari Isart, Dioni Aizpuru, Jose Mari Izura eta Rafael Delas erail zituen. Dokumentalean hildakoen senideek, abokatuek, testiguek, Paco Etxeberria mediku forentseak eta Karlos Garaikoetxea lehendakari ohiak parte hartzen dute, besteak beste.

'Pasaiako Badia' dokumentala

2018/11/06