Libe Garcia de Cortazarrek (Libe, Izaki Gardenak) eta Jon Basagurenek (Izaki Gardenak) martxan jarri duten proiektu berria da Pasadena. Urteak daramatzate elkarri laguntzen kantuak osatzeko orduan, baina orain arte ez dira hastapenetik biena izango den disko batean pentsatzen jarri. Musika, hitzak eta ekoizpena euren esku hartu dituzte eta Danilo Forondak osatu ditu gitarra elektriko eta baxu moldaketak. Dani Arrizabalaga aritu da bateria lanetan. Diskoa 8 kantuz osatua egongo da eta azaroaren 2an argitaratuko da. Honako hau, berriz, aurrerapen kantu ederra da. 

Pasadena - "Goibela arnasten dute"

2021/10/27