Odei Barroso lapurtarraren bakarkako proiektua da Ødei, eta Zer nahi genuen izeneko hirugarren singlea kaleratu berri du. Rap erritmoez gain, letrak pisu handia du, ohiko moduan, eta hausnarketarako parada eskaintzen du kantatzen duen hitz bakoitzarekin. Hala dio kantuaren zati batean: "Inoizko gizaki gehien gaude ta/ inoizko gizatasun gutxien dago". 

Ostiralean aurkeztu zuen hamabost kantuz osatutakoTerapia diskoa ere, eta bertan rap, trap eta drill estiloak uztartu ditu. Aurkezpen kontzertuak ematen hasia da eta hurrengo hitzorduak hauek izango dira: maiatzaren 5ean, Arrasateko gaztetxean; maiatzaren 14an, Donapauleko Aldakan; maiatzaren 20an, Baionako Zizpan; maiatzaren 27an, Oñatiko gaztetxean; eta maiatzaren 28an, Zarauzko Literaturia jaialdian. 

ØDEI - 'Zer nahi genuen'

2022/04/25