Nøgenen single berria, Zeri Begira Hartu Nahi Duzu Lo?, talde donostiarrak aurten aurkeztuko duen Under Alt disko berriaren bigarren aurrerapena da, zeinak Azalaren Azpian esan nahi duen danieraz.
 
Denok ezagutu dugu nola edo hala galera. Bada zerbait basatiki ederra horretan, bizitzaren konplexutasuna aldagai bakar batera murriztu arte sintetizatzeko gai dena: Maitasuna. Abestiak pertsona batekin bizitako azken une horiei buruz hitz egiten du, baina gogoraraziz azken momentu horiek ez direla zertan tristeak izan behar. Bizitza ospatzea eta baloratzen ikastea are garrantzitsuagoa da.

Nøgen - "Zeri Begira Hartu Nahi Duzu Lo?"

2020/10/23