Abadetxe musika eta bideo sorlekuko Xabiren musika proiektua da Ni deitutako hau. Lan hau sentimendu guda gogor bat da. Hasierarik bukaerara bizi izan duen prozesu oso bati jarri dio musika. Hemen ez dago zorionik deitutako diskoa bost zatitan banatuta dago, nahiz eta abesti bakarra izan litekeen. Hori dela eta, EP osoa bideo batean jaso du ikus-entzunezko lan eder honetan. Merezi du 20 minutu hartzeak mimoz sortutako lan hau gozatzeko. 

Ni - "Hemen ez dago zorionik"

2021/10/07