#DGLovesChina lelopean, Dolce & Gabbana diseinatzaile italiarrak millennial txinatarrak erakartzeko kanpaina jarri du abian, baina ez zaio uste bezala atera; antza, bideo honek sekulako haserrea piztu du herrialdean, eta arrazistatzat jo dute firma italiarra. Bideoan, emakume txinatar batek janari italiarra zotz txinatarrekin jateko saiakera egiten du; bideoek sekulako haserrea sortu dute, eta bertan behera utzi behar izan zuten desfilea, modeloek eta desfilera gonbidatutako Txinako pertsonai ezagunek boikota iragarri zutelako.

'Millennial' txinatarrak, D&G-rekin haserre

2018/11/26