Aitortuko dizuegu 2020an Mikel Iraetaren Oinatzak diskoa argitaratu zenetik erredakzioko kuttunetako bat bilakatu dela, ezin bestela. Zu ere berehala maiteminduko zara "Isiltasunaren pareta atzean bizirik" piezaren musika bare eta sentikorra entzuten duzunean. Gaurkoa bezalako egun grisetan ezin hobeto datoz pianoaren doinuak eta elektronika minimalista. 

 

Mikel Iraeta - "Isiltasunaren pareta atzean bizirik"

2021/04/29