Mikel Iraeta, RO taldeko teklatua, gure Ólafur Árnalds partikularra da eta ez nabil exajeratzen. Bere bakarkako proiektu honetan pieza barnerakoi ederra dakarkigu. Argitaratuko den Oinatzak diskoko singlea da eta soinu klasiko eta modernoaren arteko oreka ezin ederkiago mantentzen du. Hipnotikoa da, oasi bat, munduko zarata guztitik 4 minutuz aldentzen laguntzen dizuna. Sakatu play eta egin hegan. 

Mikel Iraeta - "Erro Askeak"

2020/11/10