Merina Gris bertan geratzeko iritsi da. Euskal talde honek ‘urteko rookie’ titulua irabazi du ‘Besteek Zer’ lehen singlea kaleratu ondoren. Urakan bat bezala sartu da eszenan eta denen begiak erakarri ditu hirukote misteriotsuak. Lehen abestiarekin zabaldu zuten aurkezpen-gutuna, eta orain ‘SAIATZEN nAIZ:)’ lanarekin datoz olatu artistiko, musikal eta kultural berriaren lehen lerroan duten lekua berrestera.

Hori garbi uzteko Arriguren bideoklip ikusgarri bat ere badakarte Izaro Andres protagonista duena. Abestiak darion iluntasun eta pasioa ederki helarazten dute irudiek. 

MERINA GRIS - "sAIATZEN nAIZ :)"

2021/01/29