Ekoizpen ikusgarria. Dantzatzeko abesti bat da, baina ez da betiko formuletan erortzen, eta azken 50 segundoak, fua! Hemendik zer aterako den ikusteko gogoz nago; proiektutzar itxura dauka. Horixe dio Belako eta Lukiek taldeko Josu Ximun-ek. Hitz horiekin irakurrita jakin mina bor-borka duzu, ezta? Bada hemen talde berri honen lehen singlea entzungai. 

Sara, Julen eta Paskalek osatutako hirukotea Besteek Zer abestiarekin estreinatzen da. Ed Is Dead ekoizle madrildarraren laguntza izan dute eta letra Gartxot Unsainena da. Lehen aldarrikapen musikala bezala definitu dute abestia. Taldearen muina ederki islatzen omen du melodiarako zaletasuna eta soinu organikoak uztartuz. Pop zakarra egiten duen Merina Gris taldea jaio berri da guztiarekin hausteko asmoz.

MERINA GRIS - "Besteek Zer"

2020/10/16