Zergatik da homosexualtasuna tabua eliteko kiroletan, batez ere futbolean? Marcel Gislert zuzendari suitzarrak galdera hori egin zion bere buruari, eta gaia salatzeko Mario filma estreinatu berri du Fire!! LGTB zinema jaialdian. Bertan, elkarrekin maitemintzen diren lehen mailako bi futbol jokalariren amodio istorio gogorra kontatu du Gislertek; nola protagonistak, heterosexualtasuna nagusi zen munduan hezia, ez dakien homosexuala denik Leon ezagutu arte, eta zenbateko iseka, mehatxu eta presio jasaten dituzten harremana amaitzeko. Ez galdu!

 

'Mario': homofobia futbolean

2018/06/12