Maite Larburu musikari bidaiaria da. Biolin jole klasiko nomada, ogibidez. Euskal Herrian Neighbor taldearen kantugile moduan ezagutzen dugu. Baina oraingoan Hezurren Azpian proiektu propio eta berria dakar. Maleta, aireportu eta trenbidez josiriko mikrokosmos batera eramango ditu entzuleak. Ahotsa, biolina, gitarra klasikoa zein elektrikoa, ukelelea, sruti boxa ditu osagai. Jarraian, Gona abestiaren bideoklipa duzue jarraian; Asier Altunak zinemagileak (Txintxua Films) errodatu du.

- Taldekideak:

Maite Larburu: ahotsa, biolina, gitarra elektrikoa eta klasikoa, xilofonoa….

Carlos Toroncher : klarinete baxua

Aida Torres eta Beñat Iturrioz : perkusioak

- Datozen kontzertuak:

Martxoak 28 osteguna   19:30

Azkuna Zentroa

LORALDIA

BILBAO (Bizkaia)

--------------

Apirilak 11 osteguna  20:00

Biteri

HERNANI (Gipuzkoa)

----------------

Maiatzak  osteguna   20:30

Erraldoien Txokoa

KANTUA ETA HITZA

IRUÑA (Nafarroa)

----------------------

Maiatzak 30 osteguna   19:30

Oihaneder

GASTEIZ

Maite Larburu - 'GONA'

2019/03/27