Uztailean kaleratu zuen Madeleine taldeak Ezin Dena izeneko diskoa eta bertako kantua dugu Ohiko bizi bat. Liam McDonnell-ek zuzendu du bideoa eta bi gaztetxo eta gizon heldu bat ditu protagonista. Kantuaren letrak ere badu mamia: "Nahiko nuke ni hobe bat izan, baina inork ez daki hemen azaltzen zer den ohiko bizi bat". 

Madeleine - 'Ohiko bizi bat'

2021/09/13