Aurkeztu dute 21. KORRIKAren abestia: Klika KORRIKA 2019 da bere izenburua, eta Fermin Muguruza izan da abestiaren eta bideokliparen zuzendari artistikoa. Mad Muasel, La Furia eta Fermin Muguruza bera dira interpreteak, eta musika, aldiz, Kataluniako Chalart58 eta Fermin Muguruzak sortu dute elkarlanean.

Trap, dancehall eta hip-hop doinuak eta euskal tradiziokoak nahasten dira abestian, Muguruzak ohikoa duen estiloan. Elkarlana, errespetua eta transmisioa bezalako mezuak zabalduko ditu abestiak; bideoklipean, aurrez aurre dauden bi mundu eta, aldi berean, osagarriak direnak ageri dira. 100 lagunek baino gehiagok hartu dute parte lanean. Dantzatzera!

Mad Muasel, Fermin Muguruza eta La Furia, 'Klika KORRIKA 2019' klipean!

2018/11/29