Liher taldeak otsailaren 28an kaleratuko du Hemen herensugeak daude, bere hirugarren lana. Argitalpenaren berri emateko “hitzaurre” gisa, thriller itxurako film labur bat zabaldu du taldeak: bertan ikusi daitezke Lide Hernando (ahotsa eta gitarra), Iñigo Etxarri (gitarra), Joshka Natke (baxua) eta Ander Berzosa (bateria) hilketa bat argitu behar duten inspektoreen roletan sartuta. Nitya Lopezek zuzendu du ikus-entzunezkoa eta Iñaki Beraetxe aktoreak hartu du parte inspektore-buru gisa. 

Liher - Hemen herensugeak daude (Hitzaurrea)

2020/01/14