Gaur euskararen eguna dela baliatuz abesti honekin nator. Eta esango duzue: Zer du bada berezia abesti honek? Bada L'hombre Brut taldea balentziarra dela eta hau argitaratu berri duen euskara hutsezko abestia. Melodia fineko punk-rock abesti hau euskara hutsez argitaratzea erabaki dute Eneas Ribelles abeslari eta baxua donostian jaioa delako. Ez da hori ordea arrazoi nagusia, izan ere taldearen erreferente nagusienetako bat da Berri Txarrak taldea. Aipatu taldeak, normalean balentziarrez abesten dutela Smoking Souls bere herrikideen moduan; hemendik aurrera ordea euskararekin tartekatuko al dute? Ikusi beharko! Alta, egun gure taldeen artean erdara indarra hartzen ari dela dirudien honetan, bitxia da Euskal Herritik hainbat kilometrotara talde balentziar batek euskara hautatu izana. 

Abestiari dagokionez, Llums de nord diskoaren aurkezpen bira eten behar izan zuenez boskoteak pandemiaren erruz, energia hori kanporatzeko punk rock doinuak dituen abesti hau argitaratu nahi izan dute. Horrela jaio da Odol hotzean. Herri xeheak boteretsuen aurrean ordaindu beharreko bidesariaren inguruko fabula, gaur egungo prekarietatearen eta etorkizun zirugabearen arteko istorioa.  

L'Home Brut - "Odol hotzean"

2020/12/03