Horra Manez eta Kobreak proiektuaren zuzenezko bideo bat: Larrean amoroski. Thierry Biscaryren izen artistikoa da Manez. Hainbat taldeetan (Hegalka, Kokin, Kalakan…) aritu ondoren, bere kantuak aurkezten ditu Kobreak metalezko tresnen taldearekin.

Bere ahaide, auzokide, adiskide edo ezagun batzuen bizi parteak kontatzen ditu Manez eta Kobreak diskoan. Lurrarekin eta komunitatearekin duen harremana aipatzen dute kantuek. Ea zer iruditzen zaizuen!

Larrean amoroski - Manez eta Kobreak zuzenean - Baiona 2018

2018/11/12