Enpresa eraikitzaile batek bertan sei etxebizitza bloke egin nahi dituela eta, Bilboko Errekalde auzoko Kukutza III gaztetxea arriskutan dago. Hamahiru urteko ibilbidearen ondotik ondo errotua dago gaztetxea inguruko gazteen eta auzotarren gogoan. Eta auzolanaren emaitza eredugarri bezala hartzen da: ziber-liburutegia, kontzertu gunea, barazki jantoki herrikoia, arroparen trukerako gunea, entsegu malabarista zein trapezisten entrenamendurako gunea, eskultura tailerra, rokodromoa, gimnasioa, dantza lokala...Hainbat ekimen abiarazi dituzte gaztetxeari sustengua emateko. Tartean, LipDuba 500 lagunen parte hartzearekin eta Zea Maysen abesti batean oinarritua.

Kukutza gaztetxearen aldeko LipDuba

2012/12/13