Martxoko konfinamenduan sortu zuen Geruzak abestia argitaratu du Ondarroako musikariak. Abestiarekin batera bideoklipa ere badakar Eneritz Zeberio dantzaria protagonista duena egunsenti batekin batera.

Abesti hau ez zatekeen jaioko konfinamendurik egon ez balitz. Izan ere, alarma egoera ezarri eta konfinamendua agin zen egunean konposatu zuen Agirretxeak abestiaren doinua. Hitzk berriz, Aiert Goenagak idatzi zituen egun gutxi batzuk geroago, telefonoz bi lagunek izandako elkarrizketaren ostean. 


Diskoaren sorkuntzan eta grabazioan zein bideoklipean parte hartu duten guztiak ondarrutarrak direla nabarmendu du Agirretxeak. "Lan talde bikaina izan dut ondoan, eta denak herritarrak izateak poz berezia eman dit", azaldu du.

Keu Agirretxea - "Geruzak"

2020/10/05