Onena astelehenak lasaitasunez hastea dira, guk bilatu gabe ere iritsiko baitira estresak! Beraz, zer hoberik Keu Agirretxeak argitartu berri duen abesti eder honekin egunari hasiera ematea baino? Elektronika ukituekin eta detailez beteriko bidaia da Ahanzkinak, orain dela sei hilabete kaleratutako Geruzak abestian irekitako bideari eutsi dio musikariak, konponketen indarra eta ahotsaren pisua nagusi dira ondarrutarraren pertsonalitate musikala mantenduz.

Keu Agirretxea - "Ahanzkinak"

2021/05/03