Martxoaren 17an Kaserna talde galdakoztarrak bere lehenengo diskoa kaleratuko du, Gelditu da denbora. Horren aurretik, ordea, rock eta hip-hop doinuak nahastearen emaitza duen Irailak 11 lehenengo bideoklipa argitaratu dute. Mr Pongo taldea atzean utzita, formatu aldaketatik eta estiloaren garapenetik jaio da Kaserna proiektu berria, Markel Fuentes (ahotsa), Iker Arana (gitarra), Urtzi Moreno (baxua), Beñat Armentia (teklatua), Mikel Fernandez (saxofoia), Bittor Meabe (bateria) eta DJ Kimosoundz kideek osatzen dutena.

KASERNA - 'IRAILAK 11'

2021/03/11