Martxoaren 17an argitaratu zen Karsena taldearen lehen lana, Gelditu da denbora deitutakoa. Hilabete beranduago lan horretan aurkitu daitekeen Esna abestiaren bideoklipa argitaratu dute. Esna bideoklipa egiteko, eskarmentu handiko Kostako Vibes eta Tiro Pun Ekoizpenak Bermeoko bideogileengana jo dute berriro, Irailak 11 bideoklipean egin zuten bezala. Gainera, oraingoan irudietan taldekideak agertu ordez Jontxu Martínez Zarrabeitia aktorea ikusteko aukera izango dugu, hiru pertsonaia desberdin interpretatzen dituelarik. Abesti honetan bakarrik jada nabaritu daiteke disko osoak helarazten duen heldutasun musikala. 
 

Karsena - "Esna"

2021/04/22