Askatasunari dei egin nahi izan dio oraingo honetan Iparraldeko folk hirukoteak Xoriñoa Kaiolan abestiarekin. Ez dira gure erritmo eta doinuetara mugatu oraingoan ordea, eta Asiako musikaren eraginak nabari dira electro-world music tankerako abestian. Erritmo sakonak neguko solstizioaren ahots lanbrotsuekin. Gutxitan ikusi dugu Kalakan taldea honelako giro “electro”-etan.

KALAKAN - "Xoriñoa kaiolan"

2020/12/24