Julen Cobos artista eta musikariak konposatu, idatzi, eta webserieak eta bideoklipak egiten ditu euskaraz, gaztelaniaz zein katalanez. Oraingoan euskarazko kantu honekin datorkigu, kritika eginez zenbait jarrerari, umorea erabilita. Honela dio kantuaren hasieran: "Kaiolako ateak zabalik baina preso, euskaraz txakurrakin moldatze haiz perfekto". Abenduaren 1ean, Manual de guerrilla para indies y modernos EPa argitaratuko du, eta lau kantuz osatua, eta bertan egunerokotasun politikoari errepasoa emango dio tonu kritiko ta umoretsuan. 

Julen Cobos - 'Euskarapithekus'

2021/11/26