Ilargi gaztea da, baina ideiak argi izan ditu beti. Izan ere, Lezoko abeslari eta sortzailea haur zenetik hasi zen musikaren inguruko alor ezberdinak ikasten eta Instagramera (@ilargi_a) euskal artista ezberdinek abestien bertsioak igotzen. Bakarkako kontzertuak eskaintzen ere hasi zen, eta hor sortu zitzaion bere abesti propioak idazteko harra. Hori dela eta, 2020an Mutrikuko AME estudioan, udaberrian aterako den zortzi abestiko disko bat grabatu du. Lehen singlea, Betirarte, abesti leun eta sentikorra da.

Ilargi - “Betirarte”

2021/01/27