Euskadiko Orkestrak ekimen polit bat hasi zuen orain dela denbora bat jada, klasiko bihurtzeko bidean dena: Euskal taldeen abesti arrakastatsuenak orkestrarekin batera interpretatzea. Moldaketa horretatik pasa dira besteak beste Ken Zazpiren Ilargia edo Zea Maysen Elektrizatea. Oraingo honetan Huntza taldekoek izango dute aukera euren Aldapan Gora kantua orkestrak moldatuta interpretatzeko Fernando Velázquez-en zuzendaritzapean. Bitxia bezain ederra. 

Huntza - "Aldapan Gora" (Euskadiko Orkestrarekin)

2020/07/07