Haxotz taldekoak euren disko berriaren, Lore Hilak, aurkezpen betean daude. Higiduraren lehen legea da horietako bat, bideoklip eta guzti. Jada 5. diskoa dutenez, badakite zertan ari diren eta gauzak zuzen eta indartsu esatera ausartu dira. Baina albistea ez da hemen amaitzen. Beste single bat ere argitaratu dute Eguzkiloreak deitutakoa, non Belako taldeko Josu Ximun izan duten gonbidatua. Ez galdu!

Haxotz - "Higiduraren lehen legea"

2020/09/23