Haxotz talde bilbotarrak Everestak kantaren bideoklipa eman du argitara. Maiatzean Katalunian eskeinitako kontzertuetan grabatutako irudiez osatzen da bideoa. Taldeak haien hamaika urteko ibilbide luzean Euskal Herritik kanpo emandako lehenengo kontzertuak grabatu eta dokumentatu ditu. Lan hau taldearekin aspalditik lanean aritu den Alex Erkorekak grabatu eta ekoiztu du. Musikaren tenplu bilakatu den Vallès bailarako Can Masferrer masian egin zuten lehenengo geldiunea, Gyoza eta Lafebre taldeekin batera. Hogeitalau ordu pasa baino lehen, bazeuden santutxuarrak Bartzelonako Nevermind areto undergroundean, kide zein arrotzekin izerdi litroak botatzen.

Haxotz -'Everestak'

2019/07/05