"Begira, ez zaitut larritu nahi, baina, entzun mesedez, arretaz, esango dizudanak merezi du-eta. Hortxe, Zubietan bertan, Errealak  entrenatzen duen lekutik oso gertu, Erraustegia egiteko asmoa dute, bertan zaborra eta hainbat hondakin erretzeko. Bertatik aterako den kea arriskutsua izan daiteke osasunerako. Bai, halaxe da, igarri duzu, ezta? Kezkatuta nago, bai, eta batik bat zuengan, haurrongan,
oraindik hazten, garatzen eta osatzen ari zaretenongan sor ditzakeen eraginengatik". Halaxe dio GuraSOS plataformaren manifestuak. Zubietan eraikiko duten erraustegiaren aurkako bideoa plazaratu berri dute, eta harekin batera manifestaziorako deialdia zabaldu dute otsailaren 23an, 17:00etan.

GuraSOS: zer arnastu nahi duzu etorkizunean?

2019/02/12