Grises taldeak bideoklip berria argitaratu du: Galdu arte. Amancay Gaztañaga bera da errealizadorea eta taldeak joan den urrian emandako Azpeitiako kontzertuko irudiak agertzen dira. Izan ere, Talismán deitzen den euren lan berria aurkezten ari dira gipuzkoarrak. 

Taldeak nagusiki gaztelaniaz abesten badu ere, Galdu arte osorik euskaraz sortua da eta Willis Drummond taldeko Jurgi Ekizak parte hartzen du. Dudarik gabe disko berriko abestirik indartsuenetako bat da, eta zuzenekoetan huts egiten ez duen taldea izanik, taldearen nortasuna garbi erakusten du bideoklip honek. 

Grises - "Galdu arte"

2021/01/26