Ehun milak lasterketaren azken txanpak, zehazki azken 67 kilometroek bat egingo dute Goierriko 2 Handiak izeneko beste mendi probarekin. Hau ere Beasaindik abiatuko da, Goierri eskualdeko Aralar eta Aizkorri mendilerroetan barrena sartzeko. 82 kilometroko luzera eta 6.500 metroko desnibel positiboa duen proba honetan, partaideek Txindoki eta Aizkorriko gailurrak lotuko dituzte ondoren, berriz ere, Beasainera itzultzeko. Azken 67 kilometroetan, Ehun milak ultratraileko korrikalariekin partekatuko dute ibilbidea.

Goierriko 2 Handiak

2012/12/13