Gizonen iragarkiak pixkanaka ari dira "matxo"-aren profiletik aldentzen, eta bestelako maskulinitate osasuntsuagoen ereduak erabiltzen. Azkena Gillette izan da, bizar-xaflen etxe ezagunenetakoa. Azken iragarkian ez dituzue aurpegi gogor eta maskulinitate basatiak ikusiko; horren ordez, gizonen jarrera matxistak ezbaian jarriko dituzte, "Gizonak izan daitezkeen onena" lelopean. Haurrak hezteko moduak, bullying-a, emakumeekiko errespetua, #MeToo mugimendua eta sexu jazarpena lantzen ditu, besteak beste. Dagoeneko birala bihurtu da; zer iruditzen zaizue?

Gilletteren iragarkia, maskulinitate toxikoa salatuz

2019/01/15