Maiatzaren 11n GAZTEZULO Street Festa antolatu genuen GAZTEZULOk eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak elkarlanean. Alderdi Ederreko zabalgunean Funbox Factory elkarteko riderrak, Artexivu Afrikar Kultur Elkarteko kideak eta Zaldi Urdina kolektiboko grafiteroak bildu genituen, eta kale kulturaren alorreko hiru diziplinek bat egin zuten musikaz eta festa giroaz lagundurik.

GAZTEZULO Street Festa

2013/05/16