Urriaren 22tik 28ra bitartean, Bilbon, egingo dute Emakumeen Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketa. Bi urtean behin egin ohi den topaketa honetan 40 herrialdetako 130 emakume baino gehiagok hartuko dute parte. Eta Topaketa hauen aukera baliatuta, urriaren 27an, Feministon Herria eraikiko dute Bilboko Areatzan. Euskal Herriko mugimendu feministaren alternatiba eta erresistentziak ikusarazteko espazio irekia izango da, txoko guztietako feministen topaleku izateko helburuarekin. Feministon Herria egunarekin bat eginda, MICEk Bizia Arnas kantua sortu du. Ea zer iruditzen zaizuen!
#FeministonHerria | Bizia Arnas - MICE
2018/10/25