Aldarriz eta umorez beteriko Aste Nagusia iragartzeko umorezko bideoa prestatu dute Donostiako Piratek. Hala, aurtengo Matti Donostiako gaztetxeak izango dira, eta beraiek botako dute 2019ko Aste Nagusi Piratan txupinazoa. Bestalde, Ezkila kapitaina Traganarrua Kofradiak ordezkatuko du. Donostian dagoela aprobetxatuz, Woody Allen-ek filma egin die piratei Kontxan Mattiren berri emateko, ez galdu!

Eta gogoratu, Abordaian izena emateko azken egunak dituzuela! 

Info+ Donostiako Piratak.

Ezkila eta Matti izango dira Traganarrua Kofradia eta Donostiako Gaztetxeak

2019/08/06