Kirolak eta kirolariek ere beren aletxoa ipini nahi dute Iparraldeko ikastolen alde. Horregatik, Euskal Herriko I. Errugbi Txapelketa jokatuko dute larunbat honetan –hilak 28– Saran, Lapurdin. Irabaziak Seaskako Integrazio Batzordera bideratuko dira.Goizeko 10:00etan hasi eta 19:00ak arte, zazpi herrialdetako zortzi talde ariko dira zelaian lehian: Lapurdiko Azkaine, Baxe Nafarroako Donapaleu, Nafarroako Elizondo Baztan, Arabako Gaztedi Gazteiz, Bizkaiko Getxo, Gipuzkoako Hernani, Zuberoako Mendikota eta Lapurdiko Sarako Izarra.

Euskal Herriko I. Errugbi Txapelketa promozionatzeko prestatutako spota

2012/12/13