Azal berritzen ( Esti eta Mikel Markez, 2020) diskoko Printzesak eta printzeak kanta moldatu eta berriz grabatu du Esti Markezek. Olatz Salvador eta Sara Azurza izan ditu horretarako bidelagun. Alaia Martin bertsolariak idatzitako testua da Printzesak eta printzeak, Alaiaren beraren hitzetan: Maitasun erromantikoaren toxikotasunari idatzitako bertsoak dira; jendarteak bultzatzen duen familia eredua zalantzan jartzeko, zabaltzeko edota bestelako bizitza proiektuak garatzeko gonbidapena. Itxurakeriaren gainetik norberaren ahalduntzea eta askatasuna bultzatzeko asmoz idatziak. Hausnartzeko asko ematen duten abesti horietakoa dudarik gabe. Sakatu play eta ostiral on!
2021/03/05