Barricada nahiz Txarrena taldeen baitan, edota ‘El Drogas’ soil gisa, bere ekarpenek kale-kolore berezieta nahasezina dute. Denborari eta garai iragankorrei partida irabazi die Enrique Villareal Armendarizek (Iruñea, 1959). Irudietarako lokalizazio bila, bazter-zulo ilun, deslai baina inspiratzaile batera iritsi gara. "Ezin diot gogoari eutsi… Behinola murru hauen artean askatasuna lapurtuta eduki zituzten preso horientzat… –gitarra hartuta kantatzen hasi da– En este suelo, me gusta soñar despierto / y romper las nubes que cierran hermético el techo. / Así corren los días y las noches miserables, / y yo sólo pienso en ti / acurrucado entre el frío y el hambre. /…" Eta horrela, abisurik gabe, egiazko gauzak gertatzen diren legez, ordaindu ezin daitekeen une magikoa oparitu digu.