Eñaut Elorrietak Fernando Velazquezekin bat egin eta Harbide Zilar Bat argitaratu dute. Jose Luis Otamendiren hitzak musikatuta sortu du kantua ElorrietakZumaiako 'Sapere Aude Sinfonietta' orkestrak eta Bilboko Koral Elkarteak hartu dute parte proiektuan.

Isolamendu egoeratik sortutako egitasmoa eta abestia da, baina etorkizunera begira jarrita. Gertakizun hurbilek ispiluaren aurrean jarri gaituzten honetan, irakurketa kritiko batetatik abiatuta, itxaropenari kantatzen diote. Zilarrezko aukerez betetako aro aldaketa honetan, elkartasunean eta mundu hobe baten aldeko ahaleginean jarri nahi dute arreta.

Eñaut Elorrieta abeslari eta kantu egile gernikarrak kantua sortu eta Fernando Velázquez konpositore getxotarrak egin du orkestrazioa, konposizioari orkestra sinfoniko batek soilik eman ditzakeen tinbreak eta testurak emanez.

Zumaiako 'Sapere Aude Sinfonietta' orkestrako 47 musikarik eta Bilboko Koral Elkarteko 87 abeslarik ere parte hartu dute. Musikari eta abeslari bakoitzak bere musika tresna edo ahotsarekin 'Harbide zilar bat' kantuaren partitura eta argibideak jaso ondoren, bakoitzak bere gailuekin grabatutako soinu eta irudiz osatu dute ekimen interesgarri eta hunkigarri hau.

Eñaut Elorrieta - "Harbide Zilar Bat"

2020/05/08