Itxialdi egoeran inspiratuta dagoen abesti kolektiboa da Zurekin batera. Izan ere, ETS taldeak jarraitzaile-laguntzaileen ekarpenak gehitu baititu abestiko hitzetan, bideoaren gidoian eta abesterako orduan. Taldearen helburu nagusia beteta gelditu da honela: maitasuna xuxurlatzea bakoitzak ondoan dituen lagunei. Honela sortu da balada itxura duen eta maitasun kolektiborako deia egiten duen abestia, guztiok elkarrengandik hurbilago senti gaitezen. Besarkatzeko unea iritsi da beraz, musikaren bitartez bada ere. 

 

Bideoaren zuzendaria: Arriguri. Ekoizpena: Badator

En Tol Sarmiento - "Zurekin Batera"

2020/06/11