Miren Amuriza eta Oier Guillan dira aurtengo Durangoko Azokaren iragarkiaren narratzaileak. Txakur Gorria sormen kolektiboak egindako kartelean oinarrituta dago, eta Landako Gunean ematen diren mugimenduak irudikatzen ditu animazioaren bidez. Abenduaren 5etik 9ra ospatuko da aurten Durangoko Azoka, 'DA! Asko dira!' leloarekin.

Durangoko Azokaren spota!

2018/11/06