Don Inorrezek otsailaren 25ean argitaratuko du disko berria. Imanol Ubeda buru duen taldearen bigarren lana Esku Hutsik deituko da eta diskoa irekitzen duen kantuaren aurrerapena jada entzungain dago. 

"Arruntegia top-zerrendan sartzeko, zaharregia gaztetxeetan jotzeko" bezalako esaldiak aurkituko ditugu aurrerapen kantu honetan, baina egilearen hitzetan gehiago du ironiatik desesperaziotik baino.

Dardara hura (2019) singlean americana estilora gerturatu ondoren, lan berrian lehen diskoko power-pop ildora itzuli da Deabruak Teilatuetan eta Bide Ertzean taldeetako kide ohiaren proiektua. Orduko formula errepikatu dute, hain zuzen ere: Paco Loco ekoizlearen estudioan grabatu dituzte hamar kantu berriak, El Puerto de Santa Marian (Cadiz, Espainia), eta musikari talde bera izan du alboan Ubedak: Karlos Aranzegi (bateria eta perkusioa), Jacob Reguilon (baxua eta teklatuak) eta Paco Loco (gitarra, teklatuak eta hotsak). Azken honek egin du ekoizpen artistikoa ere. 

Don Inorrez - "Barre ala Negar"

2021/02/15