Sufilm Festibalen eskutik heldu da Andy Hughes argazkilari ingelesaren obra Euskal Herrira. Orain gutxi argitaratu berri duen 'Dominant Wave Theory' (Olatu Menperatzailearen Teoria) argazki-liburuaren izenburu bera hartu du erakusketak, bertan bildutako irudiak baitira orain eta abuztuaren 31 arte Donostiako Aquariumean ikus daitezkeenak. Hauxe aurrerapen bideoa.Azken sei urte hauetan munduko hainbat herrialdetako hondartzatan (Eskozia, Ameriketako Estatu Batuak, West Cornwall…) eginiko argazkiekin osatu du bilduma. “Botilek, latek, arrain sareek, pitek, plastikozko jostailuek, xiringek, plastikozko poltsek eta abar eta abarrek blaitzen dute itsas eta kostaldeko ingurunea” (Josh Kalisten, Message in a bottle), dio erakusketa aurkezteko aukeratu duten literatur pasarteak.

'Dominant Wave Theory', Andy Hughes argazkilari ingelesaren lana

2012/12/13