Chill Mafia inori baimenik eskatu gabe kolpe batez sartu dira euskal eszenan, denbora gutxian fenomeno bilakatuz. "Gazte arruntaren koplak" abestiarekin guztion arreta lortu zuten eta oraingoan euren bigarren singlea argitaratu berri dute modu lotsagabe eta naturalean euskara, gaztelania eta ingelesa nahastuz. Musikari dagokionez Cecilio G gogorarazten duen trap erritmo zikinak ditu abestiak. Estilo aldetik argi dago punka hilda dagoela, baina jarreran bizi bizirik jarraitzen du, Chill Mafiakoak ikusi besterik ez dago! 

CHILL MAFIA - "31014"

2021/02/19