Bulego taldeak pop klasikoko instrumentu eta melodiak eta sintetizadoreak nahastu ditu azken singlean. Ingurukoak epaitu eta "bide zuzenetik" ateratzean geure burua zalantzan jartzeko dugun joeraren inguruan hausnartu dute kantu honetan. Era berean, arauak hautsi eta garen bezalakoak izateko hautuaren aldeko aldarria egin dute. Barbara Fernandezek zuzendu du bideoa, eta 60 eta 70eko hamarkadako estetika erabili dute.

 

 

 

Bulego - 'Suzko erroberak'

2022/06/08