"Helduenei eskainitako omenaldia". Honelaxe laburbildu du Bulego taldeak berriki argitaratutako singlea. Azkoitiarrek aiton-amonei garai zail hauetan "Gure Izarrak" kantu hau eskaini nahi izan diete:  "Guztia zor diegu gure aurreko belaunaldiei, hauek erakutsi diguten denagatik ez balitz, ez ginateke gu hemen egongo. Esan genezake beraiek direla gure izarrak eta kantu honekin dagoeneko gure alboan ez dauden haiei gugatik egindako guztia eskertu nahi diegu. Azken finean, gure alboan ez edukita ere, betirako gurekin daudelako". Balada elektroniko formatuan hasi eta taldeak dituen erritmo bizitzekin jarraitzen du kantu berriak. 

Bulego - "Gure Izarrak"

2020/11/25