Jaio da Benizze. Beñat Goitiaren proiektu berria. Montauk-ekin bi disko argitaratu ostean, erabat ezberdina den proposamena aurkeztu du. Dantzatzeko gogoak biderkatu zaizkio eta baita aurrerapena entzuten duen orori ere, ziur. Frantziar elektronika, trap zertzeladak, dotorezia alemana eta autotune geruza dira abesti bikain honen osagaiak. Bilboko El Tigre Estudioetan grabatu ditu zenbait kanta Jon Aguirrezabalagaren produkzioarekin, eta Xabier Eguiak masterizatu du lana. Gutxika abesti gehiago aterako dira. Momentuz lehenengoa: Bazatoz?

 

BENIZZE - "Bazatoz"

2022/03/21